
Getxo eta Portugalete ur azpitik lotuko dituen tunelaren proiektua aurrera eramateko eta onartzeko Bizkaiko Diputazioak «hainbat irregularitate» egin dituelakoan, auzokide talde batek epaitegietara eraman du proiektua. Artaza Parkeko Herritarrak elkartea osatu dute eta epaitegietan iragarri dute salaketa jarriko dutela. Orain Diputazioak espediente osoa abokatuari emateko zain daude demanda judiziala aurkezteko.
Subflubiala ez! plataformak ohar batean azaldu duenez, zehazki, Diputazioari eskatzen diote epaitegiek behin betiko erabakia hartu arte ez ditzala lanen adjudikazioak martxan jarri, bestela epaiaren ostean enpresa horiei diru kopuru oso handiak eman beharko lizkiekeelako epaitegiak lanak geldiaraziko balitu.
Auzokide talde honen aburuz ur azpiko tunela «oso proiektu kaltegarria» izango da. Bereziki sustatzen duen garraio ereduagatik, izan ere «milaka kotxe gehiago ipiniko ditu errepideetan, kotxeen aldeko dei efektua egingo baitu», honek dakarren kutsadura eta berotegi efektuko gasen handipenarekin, azaldu dute.
500 milioi euro baino gehiagoko gastu publikoa suposatzeaz gain, albo kalte «oso larriak» eragingo lituzkeela salatu dute auzokideek. Ekainean lau ikastetxek (Artaza-Romo institutua, Betiko Ikastola eta Romo eta Artaza eskolak) komunikatu bat atera zuten tunelaren proiektua bertan behera gelditzea eskatuz.
Ikastetxeetaz gain Artatza parkea eta Galindo erreka ere kaltetuko dela azaldu dute. Artatza parkean hamarnaka zuhaitz ebakiko dituzte eta parkearen laurden bat itxita egongo da obrek iraun bitartean. Bere gainean egingo duten zubibideak Galindo errekaren ekosisteman eragin negatiboak izango ditu, babestuta dagoen arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) arriskuan jarriz, ohartarazi dutenez.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
