
Laranja koloreak distira berezia izan zuen asteartean Derion, Euskaltelen egoitzan egin zen Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpen ofizialean. Ekitaldia abagune egokia izan zen taldearen, babesleen eta afizioaren arteko lotura sendotzeko, laranja kolorea defendatuko duten 20 txirrindulari eta telefono-operadorearen zenbait langile elkartu baitzituen lehiaketaren debutaren aurretik, zeina datorren asteburuan izango baita.
Juan Mari Guajardo eta Iker Amarika gidari izan zituen ekitaldi honetan agerian geratu zen 1997an sortu zen ondare historiko honek jarraipena izango duela. Une gogoangarrienetako bat izan zen Euskadi Fundazioaren presidente Iñaki Isasik elastiko berria eman zionean Euskaltelen presidente Jon Ander de las Fuentesi. Keinu horrek zigilua jarri zion 2020az geroztik etenik izan ez duen aliantzari, zeinak 'Marea Laranjaren' eta Fundazioko bazkideen identitatea ondratzen baitu, haiek ematen baitiete ikusgarritasuna lurraldeko txirrindularitzaren tradizioari eta sustraiei.
Zazpigarren aldiz jarraian ProTeam gisa elitean sendotu ostean, Euskaltel-Euskadi taldeak egutegi globalizatu baten erronkari helduko dio anbizio berrituarekin. Taldea bere jarraitzaileei ohore eginez lehiatuko da, eta lehiarik gorenaren irudia proiektatuko du lasterketaz lasterketa. Motibazioak goia joko du etxeko hitzorduetan, batez ere Itzulian, zeina Frantziako Tour partikularra baita taldearentzat eta zaleentzat, eta ez da motibaziorik faltako Lizarra, Donostia, Ordizia eta Getxoko GP Indurain klasikoetan ere.
Hala, 20 txirrindulariz osaturiko taldea hauxe da: Jon Agirre, Yago Agirre, Nicolas Alustiza, Unai Aznar, Xabier berasategi, Mikel Bizkarra, Samuel Fernandez, Ander Ganzabal, Paul Hennequin, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Jonathan Lastra, Jordi Lopez, Gotzon Martin, Iker Mintegi, Jokin Murguialday, Louis Sutton, Gari Ugarte, Danny van der Tuuk eta Axel van der Tuuk.
Iñaki Isasi Euskadi Fundazioko presidenteak azpimarratu zuenez, «Euskaltel-Euskadi talde erakargarria da gure lurraldeko txirrindulari gazteentzat. Etxeko txirrindulariei ilusioa pizteko gaitasuna berreskuratzeko lanean ari gara, eta, horretarako, gure babesleen berrikuntzak eta gure langile teknikoen gaitasunak bat egiten duten ingurune bat eskaintzen diegu, talentua bultzatzeko. Gure historiaren oinarri sendoen gainean etorkizuna eraikitzen ari gara».
Bestalde, Jorge Azanza kirol-zuzendariak gehitu zuenez, «talde orekatua, ausarta eta zintzoa dugu; munduko onenekin aritzeko aukera izango dugu, eta denboraldi ona egin nahi dugu. Gure helburua da protagonistak izatea, lasterketetan borroka egitea, eta WorldTourretik haratago lehiaketetan parte hartu ahal izatea. Eta, bide batez, babesten gaituztenei emaitzekin eskertzea gugan duten konfiantza. Nortasuna eta zintzotasuna ditugu oinarri, eta balio horiek dira gure benetako identitate-marka nazioarteko tropelean. Ezaugarri horiei esker, hazi egiten gara erronken aurrean».
Azkenik, Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko presidentea honakoa adierazi zuen: «Euskaltel-Euskadi maila goreneko talde bat da; lasterketa onenetan eskuz esku lehiatzeko prestatuta dago, horretarako egitura egokia eta talentua baititu, eta argi du norantz jo nahi duen. Eta, batez ere, ez zaio inoiz ahaztu nondik datorren. Ibilbide horretan, Euskaltelek babesle nagusi gisa duen papera ez da bakarrik elastikoan logoa jartzea. Proiektuaren funtsezko palanka izatea da. Bultza egitea, sinestea eta laguntzea. Hau da, ekipoak ahalik eta urrutien iristeko behar dituen tresnak, baliabideak eta konfiantza izan ditzan gaude hemen».
Denboraldiko lasterketa ostiral honetan bertan izango da, Camp de Morvedreko klasikoetako lehen dortsalarekin; ondoren, larunbatean, Castelloko Sari Nagusia jokatuko da, eta, igandean, Comunitat Valenciana-GP Valencia.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
