
Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko PSErekin eta EAJrekin egindako itunetik bost egun pasa direnean, EH Bilduko Gasteizko Mahai Politikoko eta Gasteizko udal taldeko ordezkariek lan bilera egin dute igande honetan, akordioaren balorazioa egiteko. Honen ostean, Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko Udaleko bozeramaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean.
Honetan azpimarratu duenez, bere koaliziotik «interes orokorra eta herrialdea lehenesten ditugu interes alderdikoien aurretik». «Lehenik eta behin, jendea eta euren bizi-baldintzen bermea; eta horretarako, ezinbestekoa da lankidetza», gaineratu du.
Akordioari buruz azaldu duenez, EH Bilduk «herritarren bizitza hobetuko duten akordioak eta adostasunak lortzeko duen gaitasunaren erakusgarri dira». Aldarrikatu duenez, «proposamen zehatzak» jartzen dituzte mahai gainean babes sozialari, etxebizitzari, sustapen ekonomikoari eta enpleguari dagokionez, besteak beste.
«Gasteizko herritarrek agindu argia eman ziguten udalerriko lehen indar politiko gisa. EH Bilduk 40 neurri aurrerakoi baino gehiago martxan jartzeko ideiak eta aurrekontua aurkeztu ditu, legealdi hasieran ezarritako lan-ildoetan sakontzeko», azaldu du Rocio Viterok.
Horrela, aurrerantzean eta legealdiaren amaierara arte, honen hasieran ezarritako lan-ildoetan lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du. «Hori da gaur egindako bileraren helburua eta horretan zentratuko dugu ahalegin guztia.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
