
Safdie anaiek ‘Good Time’, ‘Uncut Gems’ eta antzeko film txalotuak elkarrekin sinatu ostean, bakarkako proiektuak garatzea erabaki dute. Benek eta Josh, bakoitza bere kirol-biopic-ean murgildu da, eta, DNA zinematografiko berbera partekatzen duten arren, euren interesak eta sentsibilitateak nor bere bidetik eta askatasun handiagoz garatzeko nahia aldarrikatu dute.
Bide berri horretan, Ben Safdie borroka-arte mistoen unibertsoan murgildu zen iaz ‘The Smashing Machine’ filmarekin; Joshek, berriz, ‘Marty Supreme’ estreinatuko du, Timothee Chalamet protagonista duen Marty Mauser ping-pong jokalariaren biopic-a. Filmak Manhattanen apustu bidezko partidak jokatzen hasi zenetik 22 titulu garrantzitsu irabazi eta 67 urterekin lehiaketa nazional bat irabaziz beteranoen mailan gailendu zen arteko ibilbidea jasoko du. Carol Dunne (Gwyneth Paltrow) zinema-izarraren laguntzarekin, bere handitasuna erakutsiko dio mundu osoari.
Gainditze pertsonalei buruzko kontakizun klasikoen eskemetatik urrun, filmak antiheroi egozentriko baten psikologia jarriko du tramaren erdigunean, eta mahai-tenis jokalariaren figura aitzakia gisa darabil konpultsioek, egoak eta errekonozimendu-beharrak markatutako barne-borroka arakatzeko. Filmak bere kirol-ibilbidea eta dituen erronka pertsonalak uztartuko ditu, familia-harremanak eta harreman afektibo penagarri samarrak barne.
Garaiko esentzia
Marty Mauser-en azalean sartzeko, Timothee Chalametek hilabeteak eman zituen entrenatzen, ping-pongeko teknika errealak ikasten, eta eszena asko muntaia-trikimailurik gabe filmatu ziren. Nabarmentzekoa da, halaber, pertsonaiaren karakterizazioa: Marty Reisman 1950eko eta 1990eko hamarkaden artean bizi izan zen, eta garaiko estilo eta jantziak zehaztasunez txertatzen dira. Gainera, 50eko hamarkadako look retro berezi hori lortzeko pelikula 35mm-tan filmatu da, Arriflex kamerak eta lente anamorfiko zaharrak erabiliz.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones

