
Uliako 10K Gimnastikak (lehen Uliako Gimnastikaren Errege Krosa zena), aurreneko edizioa 1918ko urtarrilaren 6an izan zuen eta, hala, 95. edizioa ospatuko du igande honetan, hilaren 9an; Euskal Herriko lasterketarik zaharrena izango da.
Probak egiteko zirkuitua 5.000 eta 10.000 metroko distantzietarako egokitu du antolakuntzak, eta Espainiako Federazioaren egutegi ofizialaren barruan kokatzen da. Nazioartean, berriz, World Athleticsen Global Calendarren barruan dago, Label Road 2026 delako zigiluarekin.
Ibilbidea Donostiako kaleetan luzatuko da, hasi eta amaitu Zurriola etorbidean egingo delarik. Horrez gain, Zurriola hondartzaren ondotik igaroko da, Gros auzoan, izen bereko pasealekutik, Kursaaleko kongresu jauregiari buelta emanez, Nafarroa etorbidetik, Ategorrietatik eta Saguesetik ere pasako da.
Zirkuitu honen ezaugarrietako bat da bere azkartasuna. Horren adibide dira 2024an Adel Mechalek gizonezkoetan lortutako 27:55eko denbora onena eta 2023an Majida Maayoufek emakumezkoetan lortutako 31:38ko denbora. Aurtengo ekitaldiari begira, antolaketaren helburua da zirkuituko denborak hobetzeaz gain 10.000 metrotan estatuko errekorren bat hausten saiatzea –27:41, Ilias Fifak Valentzian 2025 egindakoa, batetik, eta emakumeei dagokienez, Paula Herrerok Laredon 2023an ezarritako 31:23ko denbora–. Helburu horrekin, Donostia Kirolak 1.000 euroko bi sari banatuko ditu, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, estatuko errekor horiek igande honetan gainditzen badira.
Emakume gehiago
Horrez gain, inoizko parte hartzerik hanhdiena espero da. Aurtengo datuak aurreko bi edizioetakoekin alderatuta, 3.000 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute; hau da, iaz baino %16,80 gehiago eta %90 gehiago duela bi urtetik hona.
Aipamen berezia merezi du igoera guztietan emakumeen parte hartzeak izan duen hazkundeak. 5.000 metroko lasterketan %53 eta 10.000 metrokoan %40 inguru gainditu baitu. Aurten, gainera, emakumeak proba honetan parte hartzen hasi zireneko 60. urteurrena ospatzen da.
Garaipena lortzeko hautagaien artean, emakumeei dagokienez, Maria Forero, 5.000 metroko Europako 23 urtez azpiko txapekduna txapelduna eta Isabel Barreiro zein Andrea Romero azpimarratzen ditu antolakuntzak.
Gizonezkoen kategorian, berriz, beste atleta batzuen artean, Nassin Hassaus eta Daniel Arce –Espainiako txapeldun eta azpitxapelduna, hurrenez hurren–, Daniel Arce edo Aaron Las Heras aipatu behar dira, Maite Arraizar, Iraitz Arrospide edo Ekain Larrea atleta gipuzkoarrak ahaztu gabe.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
