NAIZ

Caja Ruralek Amstel Gold Race klasikoan debuta egingo du

Apirilaren 19an talde nafarrak bere estreinaldia biziko du World Tour egutegiko klasika garrantzitsuenetako baten eta tropeleko txirrindulari onenen aurrean lehiatzeko modua izango du. Bestalde, Ane Santesteban txirrindulari ohiak Laboral Kutxa-Euskadi taldean segiko du, «enbaxadore» lanetan.

Caja Rural Seguros RGA, Amstel Gold Racera bidean.
Caja Rural Seguros RGA, Amstel Gold Racera bidean. (@CAJA RURAL)

Tourrean debuta egiteko gonbidapena baieztatu ondoren –«albiste izugarria» bezala hartu du Aritz Bagues taldeko kirol zuzendarial NAIZ Irratian egindako elkarrizketa batean–, Caja Rural Seguros RGAk zorioneko jarraitzen du. Taldearen historian aurrenekoz, datorren apirilaren 19an Amstel Gold Race klasikoan parte hartzeko gonbita jaso du talde nafarrak.

Azken asteetan World Tour proben egutegi zabal batean parte hartu duela baieztatu ondoren, tartean dela Tourreran parte hartzeko aukera, orain Amstel Gold Racen aritzeko aukera iritsi zaio Caja Rural taldeari, «Ardenetako triptikoa» irekitzen duen proban.

Albiste honek talde nafarraren lana aintzat hartzen du, baita 2026 denboraldiari begira txirrindulari kopurua handitzeko eta hauek maila handiagoko probetan parte hartzearen aldeko apustua balioan jarriz. Ksu honetan, kirolariek eta zaleek gehien errespetatzen duten proba klasikoetako bat da.

Azken urteetan hainbat aldaketa jasan dituen arren, lasterketaren ibilbidea Cauberg ezagunaren ingurun erabaki ohi da. Kota hori Valkenburgeko irteeran dago, munduko bost txapelketen egoitza. Azkena 2012an egin zen, Philippe Gilbert flandriarrak irabazi zuelarik bertan.

Hala ere, Cauberg behin eta berriz igo beharra ez da 250 kilometrotik gorako lasterketa honetako zailtasun bakarra, Amstel Gold Race Limburgoko probintzian banatuta dauden duten «berg» izeneko malda txikienk osatzen dute-eta.

Mattias Skjelmose izan zen azken edizioko garailea, Tadej Pogacar eta Remco Evenepoelen aurretik. Hainbesteraino anbiziorik ez badauka ere, Caja Ruralek bere burua erakutsi nahiko liuke Herbehereetako lasterketa honetan. Ez du alperrik talde nafarrak herrialde hortan jaiotako txirrindulari bat tartean: Alex Molenaar, hain zuzen.

Ane Santesteban

Bestalde, Laboral Kutxa-Euskadi taldeak aditzera eman du Ane Santesteban txirrindulari ohiak taldearen barruan jarraituko duela, bere txirrin dulari ibilbide profesionala amaitu den honetan: taldeko «enbaxadore» izango de oreretarra.

«Anek sekulako balioa emango dio taldeari, 17 urteko esperientzia luzeari esker txirrindulari profesionaletan. Ezagutza hori izatea funtsezkoa da orain arte bezala urratsak ematen jarraitzeko. Enbaxadore izateaz gain, zuzendaritzaren eta txirrindularien arteko lotura izango da. Errendimenduaren arloan, staff-arekin lankidetzan arituko da ziklisten garapena eta ahalik eta jardunik onena ziurtatzeko, eta, horrez gain, 'scouting' lana egingo du mailako txirrindulariak erakartzeko etorkizunean», zehaztu du Aitor Galdos, taldeko zendari orokorrak.

«Beti esan izan dut txirrindularitza dela nire pasioa, eta egitura horren parte izatea egia bihurtutako ametsa da. Benetan eskertzen dut aukera berri hau eta Laboral Kutxa bezalako etxe baten babesa. Azken bi denboraldietan taldean lehiatu ondoren, 2026an enbaxadore izango naiz. Hainbeste urtez etxetik kanpo lehiatu izanak talde honekiko maitasun berezia izatera eraman nau», adierazi du taldearen webgunean.

Horrez gain, bere zereginakirol zuzendaritzaren eta txirrindularien arteko lotura lana egitea izango da, 17 urtez txirrindularitzaren elitean bizi izan denak bakarrik eduki dezakeen jakintza hori partekatuz.

Bere beste erronka handietako bat txirrindulari gazteen jarraipen arloa gidatzea izango da, euskal harrobian baita nazioartean ere. Bere begirada adituari esker, indarrean datozen gazteak antzeman eta lagundu ahal izango ditu.

«Astero txirrindulariekin harremanetan jarriko naiz haien beharrak ezagutzeko eta asetzen saiatzeko. Taldean beti erakutsi dugu zein garrantzitsuak diren emakume gazteak: iaz, Irati Aranguren eta Maite Urteaga ‘stagiaire’ lanetan aritu ziren, eta aurten txirrindulari gazte berriak izan dira egonaldietan. Aro berri honetan, nire beste lan bat izango da txirrindulari horiei jarraipena egitea, atzetik datozen txirrindulari gazteen jarraipena egitea, haien aurrerapausoak behatzea, eta hori guztia taldeari helaraztea», berretsi du Santestebanek.