
«Inperialismoaren aurrean, Venezuelako herria tinko!». Hala adierazi dute ostiral arratsalde honetan Donostian eta Bilbon Askapena, Bachue, BRICS-PSUV Euskal Herria, Jardun Koordinadora, Komite Internazionalistak, Koadro Eskola, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Tinkuy eta Zabaldik antolatutako manifestazioetan. Larunbatean Iruñean eta Gasteizen izango dira mobilizazioak, arratsaldeko 19.00etan Errekoleten enparantzatik eta Burulleria plazatik abiatuta, hurrenez hurren.
Manifestazioetan parte hartu dutenek salatu dute Venezuelaren aurkako «eraso inperialista» eta prozesu bolibartarrari elkartasuna adierazi diote. «Venezuelaren aurkako oraingo erasoa ez da berria, baizik eta prozesu venezuelarraren kontrako oldar historikoaren beste pauso bat», nabarmendu dute, eta «AEB-ren historia herrien desjabetzearen historia» izan dela adierazi dute, «lehenago lur horietan bizi ziren jatorrizko herriena, eta gero, Monroe doktrinaren eskutik, kontinenteko beste herriak izan dira jopuntuan».
«Garai berri honetan ez dute ezta demokrazia eta askatasunaren defentsa aitzakia gisa erabili behar ere, beste momentu eta leku batzuetan egin duten moduan. Venezuelako gobernuaren kontrako narkoterrorismoaren aitzakia egun gutxitan desagertu da inperialismoaren interesen aurkezpen argiaren aurrean: Venezuelako baliabideen kontrola eta prozesu askatzailea menperatzea», gaineratu dute.
Eta azpimarratu dute, atzo bezala, gaur egungo egoera nahasian Venezuelako herri langileak tinko egingo diela aurre eraso inperialistei, bere subiranotasuna, bere proiektu eraldatzailea eta bere duintasuna defendatzeko».
«Euskal Herritik elkartasun osoa adierazten diogu bere etorkizunaren jabe izan nahi duen eta eredu komunal eta sozialista eraiki nahi duen Venezuelako herriari, Chavezen legatuari jarraituz ‘¡Comuna o nada!’ aldarrikatzen duen herriari, erantsi dute, eta Nicolas Maduro eta Cilia Floresen askatasuna exijitzen dute. «Venezuelak ez du inperialismoak eta bere lekaioek irudikatzen duten trantsizioa behar. Venezuelako herriak erabaki zuen eta egunerokoan bere norabidea erabakitzen jarraitu behar du, herrien esplotatzaileen esku-sartzetik libre».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
