
Dejabu antzerki konpainiaren ‘Itzulera’ antzezlanak eskuratu du Donostia Antzerki Saria. Epaimahaiak adierazi duenez, taldeak Mexikora egindako bidaia kontatzen duen lan irabazleak historia eszenan jartzeko elementu eta lengoaia desberdinak erabiltzen ditu emaitza biribila lortuz.
«Antzerkia eta zinema uztartzen dituen road movie honetan, objektu eta bideoen erabilera oso originala da. Era berean, abestiak eta musika ere oso landuak dira eta ekarpen handia egiten diote antzezlanari. Lan osoa da, erritmo bizikoa, denboran eta lekuetan atzera-aurrera arin egiten duena eta umorea tresna gisa bikain erabiltzen duena. Horren ondorioz, publikoarekin lortzen duen konexioa erabatekoa da», azpimarratu du epaimahaiak.
Argumentuari dagokionez, «umorearen eta erritmoaren eraginez arina dela eman dezakeen arren, gai sakonak ere azaleratzen eta nabarmentzen dira antzezlanean. Euskal sortzaileek bizi duten errealitatea islatzen dute: antzerki konpainia baten krisia, dirulaguntzen afera, aurrera egiteko zailtasunak, sormena eta abar».
Dejabu konpainia irabazleak 12.000 euro eta Nora Pilarte Galdona margolariaren lan bat jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Saria eman ondoren, ‘Itzulera’ antzezlan irabazlea eskainiko da.
Gonbidapenak martxoaren 25ean egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
‘Road movie’ bat
Road movie bat da ‘Itzulera’, Dejaburen eszenarako proposamena. Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako diru-laguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea.
Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratzen da lana. Dejabuko zuzendari artistikoak, Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala eta Urko Redondo, ikusten dira eszenan. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea ere oholtzaratzen da, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira falta abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.
Iara Solano (bidelaguntza artistikoa), Mariana de la Mata (gidoian bidelaguntza), Ander Fernandez (musika konposaketa) eta Barbara Rasso (jantziak), besteak beste, izan dituzte ondoan proiektu honetan. Aipatzekoa baita Iban Urizar (Amorante) eta Ander Mujikaren musika kolaborazioa.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
