
Satevi sistemak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefono bidezko zerbitzuak (900 840 111), 3.087 pertsona baino gehiago artatu zituen 2025ean. %64 Bizkaikoak izan ziren, %20 Gipuzkoakoak, %14 Arabakoak eta gainerakoak beste toki batzuetakoak. Horietatik 1.495 indarkeriaren biktimak izan ziren.
Adina jakina den emakumeen artean, 605 pertsona, talderik ugariena (%26,9) 41 eta 50 urte artekoa izan zen, baina, gertu daude (ia %23) 18 eta 30 urte arteko taldea eta 31-40 urteko taldea (%21,8). Horrela, Lakuak ondorioztatu du emakume gazteek gero eta gehiago erabiltzen dutela zerbitzu hau.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak indarkeria matxistaren biktimei telefono bidez laguntzeko zerbitzu honi buruzko azken datuak aurkeztu ditu.
Profesional espezializatuak dituen zerbitzua da, eta berehalako orientazioa eta laguntza eskaintzen dute babes eta laguntza baliabideak aktibatzeko, beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak
2025. urtean, telefono zerbitzura egindako deien %90 baino gehiago bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriagatik izan ziren. Aurreko urtearen aldean ia %3ko igoera erregistratu da, gainera.
Familia barruko genero indarkeriagatiko deiak %5 izan ziren, eta sexu-askatasunaren aurkako delituei lotutakoak, %4.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren barruan, kasu guztietan indarkeria psikologikoa antzeman zen. Gainera, kasuen %69an indarkeria fisikoa egon zen, %36an sexu-indarkeria eta %35ean indarkeria ekonomikoa.
Esku-hartzeen %92 baino gehiagotan, zerbitzuko profesionalek laguntza eskaini zuten eta, beharrezkoa zela ikusi zutenean, aurrez aurreko arreta zerbitzuetara jo zuten. Baliabideetara bideratu zenean, Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (%10,6) edo gizarte zerbitzuak (%8,4) nabarmendu ziren.
Txat bidezko arreta
Satevik 2025ean hartutako dei gehienak (%40) 016 telefonoak bideratutakoak izan ziren, hau da, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Estatu espainoleko telefono ofizialak.
Lakuako Gobernuaren telefono zerbitzuak artatzeen %96 baino gehiago gaztelaniaz egin zituen eta %2,5 euskaraz. Arabierazko, ingelesezko, urduerazko, frantsesezko, portugesezko eta errusierazko deiei ere erantzun zien interpretazio zerbitzu baten bidez.
Aurten, Satevi zerbitzua lanean ari da txat bidezko arreta kanal bat ezartzeko eta esku-hartze komunitarioko plan bat diseinatzeko, lurralde koordinazioa indartzeko.

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
