
Euskal Herriako NATOri ezetz esan zion erreferendumaren 40. urteurrenaren bueltan hainbat eragile internazionalista eta antiinperialistak manifestazioa deitu dute Iruñean, martxoaren 14an. AHT Gelditu! Nafarroa ere deitzaileen artean dago eta bertan parte hartzeko deia egin du, «herrien subiranotasunaren etsai den NATOren inperialismo genozidaren aurrean».
Plataformak ohar batean gogoratu duenez, Ukrainako gerra hasi ondoren Europako Batasunak, NATOrekin «lankidetza estuan», 2022an Mugikortasun Militarrari buruzko 2.0 Ekintza Plana abian jartzea erabaki zuen eta plan horren bidez «Europako garraio sare guztiak erabilera zibil eta militarretarako egokitu nahi dira».
Egitasmo horren baitan, abiadura handiko bederatzi trenbide korridore estrategikoren aldaketa aurreikusten da eta horietako lau «lehentasunezko mugikortasun militarreko korridore» izendatzen dira; laurak EBren mugetatik harago hedatuko dira, Ukraina eta Moldaviaraino; eta aldiz, «Errusiako hirietara iristen ziren korridoreak laburtu egingo dira». Horrekin batera, trenbide sare horren barruan, «tropen eta material militarraren desplazamendu azkarra zailtzen duten 500 puntu kritiko identifikatu eta konpondu egin behar dituzte: pisu handiagoak jasateko indartu behar diren zubiak, tamaina handiko ekipoak ahalbidetzeko handitu behar diren tunelak, base militarrekiko lotune eskasak eta, batez ere, estatuen arteko mugetan zailtasun burokratikoak izateagatiko botila-lepoak, benetako ‘Schengen militar’ batera iristeko ezabatu behar direnak».
AHT Geldituren arabera, abiadura handiko trenbide korridore estrategikoak berrikustean, «garrantzi berezia» hartzen dute muga pasabide horiek. Euskal Herriaren kasuan, abiadura handiko ardatz atlantikoaren barruko Burgos-Hendaia-Bordele tartea bizkortzea aipatzen da EBren ekintza planean «eta, beraz, Frantziako Estatuaren gaineko presioak, 2042ra arte bere lurraldean obra horiek kontuan hartzea pentsatzen ez zuena, gero eta handiagoak izango dira».
Salatu duenez, abiadura handiko korridoreak helburu militarretarako egokitzeko gastua dagoeneko jasota dago ‘Europa Konektatu’ programan eta 2028tik 2034ra bitartean «51.000 milioi euroko inbertsiotik 17.500 euroko gastua aurreikusi du helburu horretarako –heren bat–». Horrekin batera gogoratu du NATOko kide diren herrialdeek iaz gastu militarretarako erabiltzea adostu zuten urteko BPGaren %5etik, %1,5 «logistika militarra erraztuko duten azpiegituretara bideratuko dela».
Plataformak kritikatu du mugikortasun militarra «lehentasun estrategikotzat jotzen dela eta «larrialdiren bat aktibatuz gero, tren azpiegituren kudeatzaileek zerbitzu zibilak, gehienez 6 orduko epean, eten beharko dituztela, mugikortasun militarrari lehentasuna emateko». Horretarako, adierazi du, «trenbide kudeatzaile eta operadore horiei kalte-ordainak ematea ere aurreikusten da». Mugikortasun militar horrek «ahalik eta azkarrena» izan behar duen adibide gisa aipatu du «Gasteiz eta Kiev arteko egungo 40 orduetatik 30 orduetara igarotzea» aurreikusten dela.
Euskal Herrian ere irabaziak «gerraren negozioarekin»
«Ahalik eta azkarren izan behar duen mobilizazio militarraren premia horretan hartzen dute garrantzi estrategikoa AHTren garapenak eta helburu militarretarako egokitzapenak», ondorioztatu du.
«Egoera ilun honetan», AHT Geldituren arabera «hemendik aurrera Euskal Herrian 200 egoitza baino gehiago dituen heriotzaren industriak ez ezik, eraikuntza ‘zibileko’ enpresek ere irabaziak izango dituzte gerraren negozioarekin».
Horregatik guztiagatik, NATOren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du plataformak.

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
