
Bizkaia eta Araba artean txandakatuz dabil Korrika azken bi egunotan. Bederatzigarrena du Korrikak ostiral honetan eta honezkero amaiera, despedida edota kolofoi kutsua nabarmentzen hasia da. Ordu txikitan Amurriotik zebilen Korrika, S.O.S. Aiaraldearen eta Tubos Reunidoseko langileen protesten oihartzunak Euskal Herri luze-zabalean hedatu dira. Greba mugagabeari ekin zioten Amurrioko langileek pasa den martxoaren 15ean. Herria konkistatu duen jendetzaren artean uneoro izan dira presente banderola gorriak eta elkartasun mezuak. Laudion suziriekin argitu dute gaua eta Orozkotik pasa da segidan Korrika. 2017tik ez zen bertatik igarotzen.
Arrankuadiagatik Bizkaira egin dute korrikalariek salto. Argitasun faltak lagunduta, hamaika bengala piztu dituzte Hego Uriben, euskaltzaleen herensugeari are eta kolore handiagoa emanez. Galdakaon etxeko langileek hartu dute lekukoa 2.458. kilometroan, hitzarmen kolektibo bat aldarrikatuz, eta Usansolon USGAL gaitero eta erraldoiek herriko irteera alaitu dute.
Astelehenean, euskaltegira
Arratiaren txanda izan da ostean. Bediatik igaro da lehenik eta ostiral goiza izanik, deigarria izan da eskolako txikiak ez ezik, adin guztietako jendea aritu dela Korrika jarraitzen. Honezkero jakin badakizue NAIZen furgonetan doazen eskualdeetako esatarien oso zale garela. Bada, gaurkoan, Arratiakoak konkistatu gaitu. Klara Astondoa Uria du izena eta ez da motz gelditu mikrofonotik auzokideei kasu egiterako garaian. Areatzakoa da bera. Eskualdean zehar esatari lanetan aritzea egokitzen zitzaion, baina herrian bigarren ardura ere bazuen: lekukoa hartu behar zuen 2561. puntuan. Une horretan kale estu batetik zihoan furgoneta eta beraz, tarte txikia zegoen jendearen eta ibilgailuaren artean. Kasik furgunota barrutik hartu du lekukoa, bertatik jeisten ari zela eutsi dio. Ziur aski furgoneta barrutik lekuko-aldaketa bat egin duen pertsona bakarra da Astondoa. Ez da gehiegi luzatu, oraindik bide luzea zuen Arratiako herri guztiak zeharkatzen, eta berriz igo da segidan furgonetara. Ez zaio nagirik nabaritzen; kontrara. Ilusioz betea dago Arratian zehar Korrikarekin batera. «Zelakoa da zure eskualdea? Marabilosoa ezta? Ba gurea ere bai» bota du irribarre xomorro batekin bistan.
Ezagutza ez bezala, Arratian erabilera dezente jaitsi dela azaldu du AEK-ko kideak. Aurtengo Korrikaren mezuaren garrantzia apzmarratu du zentzu horretan. «Begira zer-nolako tropela. Honek denak astelehenean ere euskaraz arituko balira beste gauza bat izango litzateke Euskal Herria». Euskltegiak denak «pozarren» hartuko dituztela gehitu du. 42 urte darama AEK-n lanean. «Euskal Herria euskalduntzeko jaio ginen, horretarako jaio ginen. Eta gure helburua parora ahalik eta arinen joatea da. Ikaslearen perfila ere aldatu dela azaldu du. Orain, jendeak titulazioak lortu nahian ematen du izena euskaltegian. Ildo horretan ere pedagogia lana egin beharra nabarmendu du: «Necesito el B2. Beno, ba hasi zaitez euskara erabiltzen». Baikorra da halere, «ikasturte osoa dugu kontzientziatzeko eta benetako euskaldun bihurtzeko pertsona hori».
Bizitza erdia Korrikan
Barazarreko portutik itzuli da Korrika Arabara. Baina oraindik ere maldan gora zirela, furgoneteroek Korrika osoa isilpean gorde duten unea iritsi da. Hamalaugarren Korrika du Joseba Irazabalek. 31 urteren ostean, furgonetero lanak uztea erabaki du eta beraz, bere azken Korrika da aurtengoa. Hori bai, ezagutzen duten guztiek diote nola edo hala laguntzen jarraituko duela. Berak ere ez du ukatzen, hala aitortu dio Hamaika Telebistari. Bere bizitzaren erdia Korrikako antolakuntzan eman du eta horrek, nola ez, omenaldi bat behar zuen.
Izen bitxi bat zuen 2.525. lekuko-hartzeak: 'JOP taldea'. Korrika iritsi denean, bertan bildutako lagun, senide eta AEK-kide guztiek ezustean harrapatu dute furgoneta barruan zen Irazabal. Bertatik jeitsiarazi, petoa jantzi, lekukoa eman eta txano berde bat jantzi diote. Kasualutateak kasualitate, Klara Astondoaren ardura izan da Irazabalentzako mezua irakurtzea. «Josebika kejauko zara, e?!». Nola ez, bere estilora hasi da. «urte luze hauetan plazar bat izan da zu ondoan izatea, Korrikan zein eusklategian. Maite zaitugu Joseba!». isiltasuna eskatu du ostean; eta kamioi baten klaxona hasi da joka. Ez zen hori entzun beharrekoa, atzera eman diote bozgorailuetatik entzuten ari zenari. Izar eta Irati Mendiguren ahizpen bertso sorta txalo artean entzun da portuko gainara iritsira. Irazabalek bira egin du eta atzean zituen lagunei musuak bidali dizkie. Beti bezain irribarretsu.
Gaua Gasteizen
Honezkero herrialde guztietatik igaro da Korrika. Baina bina hiriburu dira faltan. Bilbo helmuga izango da igandean; Gasteizera 21:00etan iritsiko da Mendizorrotzatik. Gamarratik esango du agur eguna amaitzerako. Bihar, Gorbeialdeatik hasiko du jarduna eta Gipuzkoara egingo du jauzi, Debagoiena, Urola Garaia, Goierri... zeharkatzeko. Gauean Bizkaian, Durangaldean, izango dute hitzordua.

Agentes encañonan a un joven y amenazan a una testigo en la Kutxi: «Deja de tocar los cojones»

Pandas de Euskal Herria

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

















