
Txirrindularitzako adituek diote Paul Seixas kirol honen etorkizuna izan daitekeela. Ez dakigu zer gertatuko den hemendik urte batzuetara, baina argi dagoena da txirrindulari frantsesa Itzulia irabazteko etorri dela. Astelehenean erlojupekoa irabaztea gutxi iruditu, eta astearte honetan sekulako erakustaldia eskaini du Aralarren gora, Mendukillo leizeko helmugara bakarrik iritsi, bigarren garaipena erdietsi eta lidertza sendotzeko.
Ez hori bakarrik. Fabio Aruk zuen igoerako marka hautsi du gazteak: 24:57ko denborarekin igo du mendatea (26:53 da Aruk zuen marka).
Helmugan, 1:25eko aldea atera dio bigarren taldetxoari. Bertan ziren Skjelmose, Roglic eta Ion Izagirre bezalako txirrindulariak. Ez, ordea, Isaac del Toro, atzerago helmugaratu baita mexikarra. Aipatzekoak dira ere Pello Bilbao eta Markel Beloki euskaldunen lana, aurreko postuetan aritu baitira; baina eguneko albiste txarren artean, azpimarratzekoa da Mikel Landak izan duen erorikoa, beste bat eta asko dira jada, Aralarreko jaitsieran, ordura arte oso lan txukuna egiten ari zenean. Hemugaratzea lortu badu ere, ikusi beharko da zein motatako lesioak izan ditzakeen.
Ihesaldia eta erakustaldia
Astearte honetako bigarren etapa anekdota batekin hasi da. Izan ere, Seixas bera sei minutuko atzeraperanekin agertu da Iruñeko irteeran. Joseba Asiron alkateak zinta moztua zuen zegoeneko eta tropela bere zain egon da, 19 urteko gaztea agertu eta jardunaldiari irteera eman zaion arte.
Sanferminetako entzierroetan zezenek egiten dituzten lehen metroak korritu dituzte Itzuliko txirrindulariek bizikleta gainean, pixkanaka Nafarroako hiriburua atzean utzi eta errepidean barrena egunari aurre egiteko.
Aurreikusita zegoen ihesaldiren bat egon zitekeela, eta horrela izan da. Gainera, jardunaldia nafar lurretan izanda, bertako taldeek protagonismoa izan dute. Hala, Caja Ruraleko Joan Bou eta Movistar taldeko Raul Garcia Pierna seikotean sartu dira, eta baita Iker Mintegi Euskaltel-Euskadiko altsasuarra ere. Hayter, Van der Broek eta Armirail ere zeuden aipaturiko ihesaldian.
Mundu mailan gero eta ospe handiagoa izaten ari den lasterketan presentzia izateaz gain, beste sari potolo bat eskuratu du Joan Bou valentziarrak: mendiko maillotarekin hasiko du asteazken honetako hirugarren etapa Basaurin.
Aralarko mendatea hasi denean abenturazaleek 1:28ko aldea zuten tropelarekiko. Hala ere, Quinn Simonsek hortzak estutu ditu igoera hasterakoan Lidl taldea aurrean mantentzeko asmoarekin.
Paul Seixas ez da makurtu eta bera izan da, gailurrerako 6,6 eta helmugarako 26,1 kilometroren faltan, erasoa jo duena. Segituan hasi da aldeak handitzen eta aurrekoengana iritsi denean, Joan Bou jarraitzen saiatu da. Alferrikakoa izan da, frantsesa erakustaldiarekin hasi baita.
Atzean talde bat sortu da, Roglic eta Ion Izagirre tartean zeudela; eta atzerago, Pello Bilbao, Mikel Landa eta Markel Beloki ere ageri ziren.
Hauek denak ez dira ados jarri, eta Aralar mendilerroaren barrunbeak azaleratzen dituen Mendukillo leizean, Paul Seixas Aralarko jaun bihurtu da.

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor


