
Donibane Lohizuneko Le Sélect zineman burutu da ostiral honetan Baserriberri proiektuaren itxiera ekitaldia. Bertan Euskal Herria zatitu den erakundeetako ordezkariak –Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Komunitateko eta Akitania Berriko Eskualdeko agintariak– bildu dra.
Baserriberri mugaz gaindiko proiektuak hamabi langabe prestatu ditu (bederatzi ziurtatutako tituluekin graduatu dira) landa-eraikinak berritzeko erabil daitezkeen arotzeria-teknika tradizionaletan. Hori guztia, Compagnons du Tour de France (Angelu) eta Donibane (Iruñea), Easo Politeknikoa eta Bidasoa (Donostia) lanbide heziketako zentro publikoetako irakasleek tokiko arkitektura-ondare babesteko indarrak batu dituzten irakaskuntza partekatuko eredu baten bidez.
Peio Martikorena Fundazioak bultzatuta, arrakasta hori inplikazio instituzionalean oinarritu da, Nafarroako Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Lansarea, Lakuako Hezkuntza Saila, Oarsoaldea eta Compagnons d'Anglet, Mission Locale Pays Basque erakundeak elkarlanaren bidez.
Ikasi eta bizi
‘Baserriberri, egurrak ez du mugarik’ dokumentalaren estreinaldi ofiziala egin da Donibane Lohizunen. Filmak proiektuaren prozesu humanoa eta teknikoa dokumentatzen du, ikasleak ikasgeletako lehen ikasgaietatik Tomasenea baserriaren erabateko zaharberritzera nola igaro ziren erakutsiz.
Ikusentzunezko lekukotasun honek egurra lantzeko teknika ez ezik, ikasleen bidaia pertsonala eta mugaz gaindiko eta eleanitzeko lankidetzaren indarra ere jasotzen ditu.
Dokumentala Carlos Portella Núñez zinemagileak zuzendu du; 2020an Biarritz Amérique Latine Zinemaldian estreinatu zen eta France 3 NouvelleAquitainerekin koproduzitutako Gaucho Basko obraren zuzendariak.
Proiekzioaren ondoren mahai-inguru instituzional bat egin da Sonia García Cifuentes (Nafarroako Hezkuntza Saila), Jon Labaka Intxauspe (Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea) eta Anthony Lizandier-ekin (Fédération Compagnonnique du Tour de France).
Galderak, hausnarketak
‘Baserriberri, Mugaz Gaindiko Formakuntza Polo baterantz?’ izenburupean, parte-hartzaileek ikaskuntza eredu hori finkatzeko beharra agerian utzi dute, eta langabeen gaikuntza eta laneratze arloan programak egindako lana goraipatu dute.
Andde Sainte Marie, Akitania Berriko Eskualdeko Kontseilariak, bere hitzaldian nabarmendu duenez, «orain galdera da honi nola eman jarraipena. Mugaz gaindiko lanarekin, egunerokoan, Europa eraikitzen ari gara. Agian Baserriberri proiektua mugaz gaindiko formakuntza polo iraunkor bat bilakatu behar da. Gobernantza horretan gaudenok sakonki aztertu beharko genuke datozen asteotan, agian eragile berriak barneratuz, hala nola Euskal Hirigune Elkargoa. Guk, euroeskualdetik, badugu horretan sakontzeko nahia».
Bat etorri dira hizlari guztiak. Nafarroako lehendakariorde Ana Ollorentzat, esaterako, proiektu hau «Nafarroako Gobernutik mugaz gaindiko lankidetzaren alde egiten ari garen apustu osoan kokatzen eta gorpuzten da. Erakundeok eta gizarte zibilak urrats bat ere atzera egin behar ez dugun ildo estrategikoa da»
Begoña Pedrosa Lakuako Hezkuntza sailburuaren esanetan, «proiektu honek Europako eskualde mailako prestakuntza eta enplegu-gune bat eraikitzen jarraitzeko asmora gerturatzen gaitu, mugaren bi aldeetan ikastea, prestatzea edo ibilbide profesional bat garatzea gero eta errazagoa izan dadin».

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da

Ertzaintza y ultraderecha: la contradicción de Zupiria

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años
