
Euskadiko Futbol Epaileen Batzordeak astearte honetan iragarri duenez, datorren denboraldian beste lau epaile euskaldun arituko dira futboleko maila profesionalean. Jon Ander Gonzalezek (Barakaldo, 1985) salto egin du Lehen Mailara, azken zazpi urteak Bigarren Mailan igaro ondoren. 2019an hasi zen maila profesionalean, eta bere bigarren urtean, Guruceta Saria irabazi zuen.
Gauzak horrela, Gonzalezek beste bizkaitar batekin partekatuko du kategoria, De Burgos Bengoetxearekin, alegia.
Maila gorenean eman diren aldaketei erreparatuz, Guillermo Cuadrak, Jose Luis Guzmanek, Alejandro Muñizek eta Iosu Galech iruindarrak utziko diote Lehen Mailan arbitratzeari, eta Bigarren Mailan arituko dira laurak.
Liga F-ri dagokionez, Arantza Gallastegi (Galdakao, 1997) igo dute datorren denboraldirako. Bizkerre eta Arratiako jokalari ohia da Gallastegi. Egunera arte, Hirugarren RFEF mailan zuzendu ditu partidak eta 2023an laugarren epailea izan zen emakumezkoen Supercopako finalaurrean.
🔺 IGOERAK / ASCENSOS🔺
— CVAF - Euskadiko Epaileak (@CVAF_Arbitroak) June 22, 2026
🙌🏼 Y en la máxima categoría femenina:
✔️ Arantza Gallastegui, Emakumezkoen Lehen Mailako epaile berria.
Se produce el regreso de Arantza a la Primera División Femenina.
Zorionak‼️#EFAB #CVAF #Euskadi pic.twitter.com/H4VT1Z1B44
Bestalde, Olatz Rivera (Bilbo, 1996) Bigarren Mailan arituko da. Aurretik, soilik Marta Huerta de la Haza epaileak lortu du kategoria horretan arbitratzea. UEFAko epailea da bilbotarra eta 2025eko Emakumezkoen Eurokopan Polonia-Danimarka partidako epailea izan zen. Horrez gain, 2017an debuta egin zuen Liga F-n eta bi Superkopa final zuzendu ditu.
Era berean, Iragartze Fernandez (Getxo, 1993) Bigarren Mailako epaile-laguntzailea izatera igaro da. Urteak daramatza Liga F-n marrazain gisa, eta Superkopako zein Kopako finaletan parte hartu du.

EHUko errektorearen aurka esandakoak zuzendu ditu Antxustegik (EAJ): «Hanka sartu nuen»

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

Una correctora corrobora que el sistema es «muy garantista» y se puede «sacar un cero y menos»

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

