
Beste herrialde batzuetatik Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzeko eta ongi etorriak sentitzeko sentiberatze kanpaina abiatu dute eskualdeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta.
Bakoitzak ikusiko du nola eta noraino hurbildu nahi duen euskarara; hitz solteak eta agurrak ikasiz, seme-alabak euskal ereduan eskolatuz, bere saltokian euskararen presentzia bermatuz, elkarrizketa laburrak egiteko adina ikasiz edo kultur eskaintzetara hurbilduz. Bide zabal eta anitza eskaintzen diete eskualdera etorritako pertsona horiei.
Promozio sozialerako bide
Ildo horretan, kanpainaren sustatzaileek euskara herritar berrien «gizarteratzerako eta promozio sozialerako elementu» gisa aurkeztu nahi dute, bakoitzak bere unean uneko ahalmenaren arabera euskara kontuan har dezan, eta euskararen komunitateko kide izateko aukera izan dezan.
Era berean, Oarsoaldea «eskualde anitza» dela azpimarratu dute, eta bertara iristen diren bizilagun berriekin elkartasun osoz jokatzeko beharra nabarmendu dute. Elkarbizitza eta herritarren arteko ezagutza indartu nahi dituzte, beti euskara bidelagun izanik.
Irailaren 1etik 30era bitartean Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskarara gerturatzeko gonbita hartuko dute hainbat bidetatik: autobus geltokietako markesinak, sare sozialak, esku-orriak, bideoa, prentsa eta abar. Informazio gehiagorako, oarsoarrak.eus webgunea bisitatu daiteke.

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor


