
Abenduaren 4tik 8ra bitartean garatuko da Durangoko Azokaren 61. edizioa, eta, Gerediagak ezagutzera eman duenez, astearte honetatik aurrera, hilak 1, irailaren 30era bitartean zabalik egongo da erakusmahaia ipintzeko izen-ematea.
Azokan parte hartu nahi duten erakusleek (argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek) durangokoazoka.eus webguneko intraneta atalean egin beharko dute eskaria.
Behin erregistratuta, webgunean bertan izango dute partaideek informazio osagarria eskuragarri: azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen inguruko informazio guztia. Ohi bezala, aurrerago beste zenbait inskripzioren izen-emateak ere zabalduko dira; besteak beste, egitarauaren barruan proposamenak egiteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko.
Horren inguruko informazio zehatza aurrerago emango dela aipatu dute. Bitartean, 61. Durangoko Azokaren prestaketa lanak martxan dira dagoeneko.
Gerediaga elkartea lanean hasi da abenduko hitzordua prestatzen, eta datozen hilabeteetan azokaren inguruko xehetasun eta nobedade gehiago ezagutaraziko dira. Abenduaren 4tik 8ra, kulturaren jaialdiaz gozatzeko elkargune izango da berriz Durangoko Azoka.

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria

Fallece también la joven rescatada con síntomas de ahogamiento en Beriain

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo
