
Ekaina eta abuztua bitartean 488.971 lagun bildu ditu, iazko udan baino 10.656 gehiago. Hemen datuak: hilez hileko ibilbidea eginez, ekainean 116.064 bisitari bertaratu ziren museoko erakusketetara, 163.426 uztailean (bi kasuetan, zifrak zertxobait txikiagoak dira 2024ko hilabete berberetan baino) eta 209.481 abuztuan, iaz baino 14.527 gehiago.
Museoan ohikoa den bezala, aurten ere nazioarteko publikoa izan da nagusi (guztizkoaren %81 Estatutik kanpokoa izan da, iaz baino %3 gehiago), bereziki Estatu frantsesekoa (guztizkoaren %15), Britainia Handikoa (%10), Alemaniakoa (%10), Italiakoa (% 9), Holandakoa (% 8) eta Estatu Batuetakoa (% 7).
Estatuan, EAEko bisitarien (guztizkoaren %4), Kataluniakoen (%3) eta Madrilgoen (%3) indizea nabarmendu da.
Egunik jendetsuena eguzki-eklipse osoaren astean izan zen, abuztuaren 10ean, alegia: guztira 9.097 bisitari egun osoan zehar.
Urteko kopuru metatuari dagokionez, 2026ko abuztuaren 31ra arte 922.113 bisitari izan ditu museoak, orain arteko bigarren kopururik handiena; izan ere, inoizko maiatzik arrakastatsuena izan da, baita bigarren abuzturik onena ere.
Arrakasta horren gakoetako bat programazio artistiko erakargarria izan daela dio museoak, erakusketa berezi askoak biltzen baititu: Ruth Asawa: Atzerabegirakoa (irailaren 13ra arte); ‘Jasper Johns: Night Driver’, BBVA Fundazioak babestua (urriaren 12ra arte); ‘in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa’ (azaroaren 1era arte) eta ‘Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak’ (iraunkorra).

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
