
Isuskitza mendian 1936ean Eusko Gudarostearen kontrako batailan hildako errekete eta soldadu frankisten omenez 1940an jarritako gurutze frankista eraitsi du Ernaik bart gauean.
Gazte antolakundeak ohar baten bitartez adierazi duenez, ekintza «faxismoaren gorakadaren testuinguruan» egin dute, eta haren bidez «ikur frankistek eta faxismoak Euskal Herrian tokirik ez duela» aldarrikatu nahi izan dute.

1936an, frankisten estatu-kolpe saiakeraren ondoren, hainbat gudu izan ziren Arabako eremu horretan, eta Isuskitza mendikoa izan zen garrantzitsuenetako bat. Izan ere, eusko gudariek garaipen esanguratsu bat lortu zuten bertan, geroago posizioa galdu arren. Lau urte geroago, 1940an, Arabako Foru Aldundiko agintari frankistek bere erorien omenezko monumentua eraiki zuten, Landako kontzejutik (Arratzua-Ubarrundia udalerrian) mendi tontorreraino zihoan gurutze-bide batekin. Hurrengo hamarkadetan omenaldiak izan ziren bertan.

86 urte ondoren Ernaik monumentu horren gurutze nagusia bota egin du, eta horrelako ikur frankistak kentzeko eskaera luzatu diete Euskal Herriko Udalei eta Aldundiei.
Era berean, gazte antolakundeak, «faxisten ikurren kontra» eta «inongo zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren alde borrokan» jarraituko duela nabarmendu du. Bide horretan, irailaren 13an Donostian 'Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez' lelopean egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du.

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor
