Wigginsek irabazi du Tourreko azken erlojupekoa
Bradley Wigginsek (Sky) irabazi du Tourreko azken erlojupekoa eta modu horretan Tourra irabazten duen lehen britainiarra izateko zorian dago. Froome (Sky) izan da bigarrena.
Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak irabazi du Tourreko hemeretzigarren etapa, Bonneval eta Chartres artean lehiatu den 53,5 kilometroko erlojupekoa, eta elastiko horiarekin iritsiko da Parisera.
Bere taldekidea den Froome izan da bigarrena, liderrarengandik 1.16ra. Modu horretan, bere nagusitasuna berretsi du Sky taldeak gaurkoan ere.
Salbuespen handien ezean Wiggins izango da 2012ko Tourreko txapelduna. Podiuma Froome (Sky) eta Nibalik (Liquigas) osatuko lukete.
Biharkoa izango da aurtengo azken etapa eta egunero bezala NAIZen webgune berezian jarraitzeko aukera izango da.