INFO

Denboraldiko lehen neurketa irabazi du Realak Anoetan

Denboraldiko lehen neurketa irabazi du Realak Anoetan Celtaren aurka 2-1. Imanol Agirretxek sartu ditu bi golak txuri urdinentzat. [Partida datutan]

Imanol Agirretxek sartu ditu bi golak Realarentzat. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Neurketa borobil bat jokatu ostean, denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu Realak Anoetan. Celtaren aurka irabazi du 2-1 eta Imanol Agirretxek sartu ditu bi golak txuri urdinentzat.

Lehenengo denbora hutsean amaitu eta gero, talde galiziarra aurreratu da markagailuan 49. minutuan De Lucasen gol batekin. Segituan erantzun du Realak eta gola jaso eta bost minutura neurketa berdintzea lortu du.

Joko bolada onari eutsiz, bigarrena sartu du Agirretxek 61. minutuan, Carlos Velak jarritako baloia jaso ostean.

Modu horretan, aurreko asteko emaitza ahaztu eta aurrera begira jarri da talde txuri urdina.

Jarraitu Espainiako Ligaren inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian.