Athleticek Sparta Praga, Lyon eta Hapoel Kyriat izango ditu aurkari
Athleticek Sparta Praga talde txekiarra, Lyon eta Hapoel Kyriat israeldarra izango ditu aurkari Europa Leagueko taldekako lehen fasean.
Naiz.info
Bilbo
Monacon egindako zozketan erabaki dira gaur talde bilbotarrak Europako txapelketan izango dituen aurkarien izenak.
Sparta Praga, Lyon eta Hapoel Kyriat izango dituzte aurrez aurre Marcelo Bielsaren gizonek taldekako fasean.
Europa Leagueko lehen jardunaldia irailaren 20an jokatuko da eta txapelketa 2013ko maiatzean amaituko da Amsterdam Arenan.