INFO

Sei puntutara utzi ditu Athleticek bere aurkari zuzenak

Athleticek 0  eta 1 irabazi du Saint Gabrielen zelaian. Realak eta Lagunak taldeak berriz, burua altxa ezinik jarraitzen dute eta galdu egin dute Sevilla (0-1) eta Prainsaren aurka (0-2) etxean.

Realak ezin izan du Sevilla gainditu. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Denboraldiak aurrera egin ahala Athleticeko jokalariak hazten ari dira eta geldiezinak direla ematen du une honetan. Gaur Saint Gabrielen zelaian irabaztea lortu dute Erikaren gol bati esker (0-1) eta sailkapeneko lehen postuan mantentzeko nahikoa izan da. Ez hori bakarrik atzetik jarraika dituzten beren aurkari zuzen guztiak -Bartzelona, Rayo Vallecano eta Atletico Madril- 6 puntutara utzi dituzte.

Reala eta Lagunak taldearen egoera guztiz ezberdina da. Donostiarrek beharrezkoa zuten garaipen bat lortzea, baina berriro ere galdu egin dute Sevillaren aurka Zubietan (0-1). Sailkapenaren beheko postuetatik atera ezinik jarraitzen dute.

Lagunak taldeak berriz, 0 eta 2 galdu du Prainsaren aurka eta oraindik puntu bat bera ere lortu gabe jarraitzne du.