Osasunak etxean galdu du Granadaren aurka
Osasunak ezin izan dio Granadari irabazi, partida hasi eta berehala markagailuan aurreratu egin den arren (2-1). Sailkapenean beheko postuetan jarraitzen dute gorritxoek.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Aurtengo denboraldian etxean galtzen duen hirugarren aldia izan da Osasunarentzat . Ongi hasi da partida nafarrentzat eta zortzigarren minutuan Ninok lehen gola egin du gorritxoentzat.
Granadak, ordea, berdinketa lortu du atsedenera iritsi aurretik Mainzen bidez eta, bigarren zatian, bigarren gola egin du Dani Benitezek 47. minutuan.
Horrenbestez, sailkapenean beheko postuetan jarraitzen du Osasunak.
Norgehiagokaren xehetasunak, hemen.