Realak garaipena eskuratu du Lagunak taldearen aurka (2-1)
Reala eta Lagunaken arteko derbia gipuzkoarren alde bukatu da. Sufritutako garaipena eskuratu dute txuriurdinek (2-1).
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Zubietan jokatu den Reala eta Lagunak taldearen arteko derbia etxekoentzat izan da. Nafarrak aurreratu dira markagailuan, 9. minutuan, penaltiz.
Bigarren zatian, ordea, gipuzkoarrek partida iraultzea lortu dute Itxaso eta Eguzkiñeren golekin.
Honen ondoren, txuriurdinek sailkapenean gora begira jarraitzen dute. Nafarrek, aldiz, azken postuan jarraituko dute.