Realak puntu bat eskuratu du Sevillaren kontrako norgehiagokan
Sevillarrak aurreratu dira markagailuan lehen zatian baina Realak markagailua berdindu du Eguzkine Peñaren golari esker (1-1). Puntu baliotsua Realeko neskentzat.
Naiz.info
Sevilla
Realak puntu garrantzitsua eskuratu du Emakumezkoen Ligan Sevillaren aurka etxetik kanpo berdinduta.
Partida maldan gora jarri zaie, etxekoak markagailuan aurreratu direnean. Bigarren zatian, ordea, indartsuago agertu dira eta Eguzkine Peñaren golak berdinketa eman die donostiarrei.
Unai Gazpiok zuzendutako taldearentzat puntu baliotsua da gaur Sevillan lortutakoa, sailkapen nagusian gora egiteko balio baitiezaioke.