INFO

Bilbao Basketek ozta-ozta irabazi du Murtzian (77-80)

Bilbotarrek laugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen dute. Lagun Arok galdu egin du CAI Zaragozaren kontra (86-74).


Uxue Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Murtzian eta horren ondorioz, laugarren postua lortzeko aukerak mantentzen dituzte. Bilbotarrek hainbat porrot jaso dituzte ACB Ligako azken jardunaldietan eta gaur irabazi ondoren bolada onera itzuli dira.

Lagun Aro Bilbao Basketek berriz, ezin izan du Zaragaozan irabazi. Gipuzkoarrek garaipenak behar dituzte maila mantentzeko, baina Zaragoza erraz nagusitu da.