INFO

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek oso zaila dauka maila mantentzea

Caja Solek azken jokaldian lortu du partida irabaztea eta Lagun Aro sailkapenaren zulora erori da. Hiru garaipenera daukate maila mantetzeko postua eta bost partida bakarrik falta dira.

Lagun Arok beste porrot bat jaso du. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Cajasolek sekulako kolpea eman dio Lagun Arori azken segunduetan partida irabazi ondoren. Porrotak hiru garaipenera utzi ditu maila mantentzeko postuak eta liga amaierarako bost partida bakarrik falta direnean ia ezineskoa ematen du.

Cajasol aurretik jarri da markagailuan partida hasieratik, baina azken minutuan partida berdinetzea lortu du Lagun Arok. Azken baloi jabetza ordea, Casasolentzat izan da eta Mensah Bonsuk saskiratzea lortu du amaierarako bi segundu falta zirenean.