Herri Urrats jaialdian parte hartzera deitzeko bideoklipa aurkeztu dute
2013ko Herri Urrats jaialdiko abestiaren bideoklipa aurkeztu dute. Xutik taldeak osatu du ‘Hogeita abar urte’ izeneko kanta, maiatzaren 12an egingo den festan parte hartzera deitzeko.
NAIZ.INFO
BAIONA
Datorren maiatzaren 12an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolek beren jai handia, Senperen.
Aurtengo edizioari dagokion kanta, ‘Hogeita abar urtez’ izenburukoa, Xutik taldeak egin du, eta dagoeneko aurkeztu dute bideoklipa.