Seaskak bertan behera utzi du PSren egoitzaren okupazioa
Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu duenez astelehenean Estatu frantseseko ministerioartekoarekin biltzekoak dira eta konponbiderako «keinu» gisa okupazioa bertan behera uztea erabaki dute.
Naiz.info
Baiona
«Borondate ona» erakusteko asmoz PSren Baionako egoitza lau egunez okupatu duten Seaskako guraso eta irakasleek okupazioa bertan behera uztea erabaki dute.
Astelehenean kastolen inbertsio publikoen afera konpontzeko bilkura bat egingo dela adierazi du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Asteazkenerako ez badute berririk jasotzen, ekimen berriak burutuko dituztela esan du Indok.