INFO

GARA eta NAIZ barrutik ezagutzeko aukera

Egunero kioskoetan edo interneten topatzen dituzten GARA eta NAIZ.INFO-en barrunbeak ezagutzeko aukera probestu dute gaur 200 lagun inguruk Donostiako egoitzan egin den ekitaldian.

Iñaki Soto, GARAko zuzendaria, gaurko aurkezpenean. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

GARAko zuzendari Iñaki Sotok egin die harrera eta erredakzioaren antolaketa eta egunkariaren funtzionamenduaren nondik norakoak azaldu dizkie. Azken hilabeteetan egunkariak ikuspuntu propiotik landu dituen notiziak jasotzen dituen spota ikusi ostean, bertaratu direnei “Gure Baliabideak” kanpainaren bigarren fasea aurkeztu die.

Sotok konpromisoak eskatu dizkie irakurleei, jaio zenean bezala, «gertatzen ari dena kontatzen jarraitzeko» eta herri honen izpiritu kritikoa aberasteko konpromisoa berretsi du. Amaitzeko, oroigarriak banatu dizkiete kanpainaren lehen fasean parte hartu duten herritarrei, ekitaldia borobiltzeko antolatu den hamaiketakoan.