Realak 5 eta 1 irabazi du Betisen aurka Anoetan
Bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du partida Realak hiru gol eginez ordu laurden batean. Lehen zatia 1 eta 1 bukatu da, baina bigarrenean txuri-urdinak Betis baino gehiago izan dira. [Xehetasunak]
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Ligari neurria hartuta diola erakutsi du Realak berriro ere (5-1). Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu dute bigarren zatiko hasieran hiru gol egin ostean. Agirretxek (2), Griezmanek, Ansotegik eta Xabi Prietok egin dituzte Realaren golak.
Partida orekatua izan da lehen zatian, baina bigarrenean aldatu egin dira gauzak donostiarrek ate aurrean asmatu dutenean. Zaleek eta jokalariek ondo baino hobeto ospatu dute garaipena, aste honetan Txapeldunen Ligatik kanpo geratu ostean.