Baskoniak Kopa jokatzeko txartela lortu du galdu arren
Laboral Kutxak galdu egin du Fuenlabradaren kontra (74-73) eta Gipuzkoa Basketek Estudiantesen kantxan (72-61). Ggasteiztarrak Kopa jokatzeko sailkatu diren bitartean donostiarrak txartelik gabe geratu dira.
NAIZ.INFO
BILBO
Laboral Kutxa izango da euskal ordezkari bakarra Kopako azken fasean. Baskoniak galdu egin du Fuenlabradaren kontra azken jokaldian (74-73), baina Kopa jokatzeko txartela eskuratu du.
Gipuzkoa Basketek ere galdu egin du Estudiantesen aurka (72-61) eta Kopa jokatzeko aukerarik gabe geratu da.