INFO

Bilbao Basketek galdu egin du Rio Natura Monbusen kontra

Bilbotarrak Kopa jokatzeko aukera gabe geratu dira 89 eta 81 galdu ondoren.


Bilbao Basketek porrot batekin bukatu du lehen itzulia. BizKaitarrek galdu egin dute Rio Natura Monbusen aurka (89-81) eta Kopatik geratu dira.

Talde bilbotarrak Kopa jokatzeko aukera gutxi zituen, baina aukeraren bat izateko Galizian garaipena lortzea beharrezkoa zuen. Hala ere, hasieratik nagusi izan da etxeko taldea eta merezitako garaipena lortu du Rio Natura Monbusek.