Rosbergek lehen garaipena eskuratu du Australian
Nico Rosberg alemaniarrak irabazi du Australiako Sari Nagusia. Vettelek eta Hamiltonek ez dute lasterketa bukatu. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
SIDNEY
Ezusteko garaile batekin abiatu da Bat Formulako denboraldia. Nico Rosbergek irabazi du Australiako Sari Nagusia eta berarekin batera bi gidari gazte igo dira podiumera: Daniel Ricciardo australiarra eta eta Kevin Magnussen danimarkarra. Hala ere, epaileek kanporatu egin dute Ricciardo lasterketa abtean eraman daitekeen gasolina kopurua gainditzeagatik.
Faboritoei dagokionez, Vettelek eta Hamiltonek ez dute lasterketa bukatu eta Fernando Alonso laugarrena izan da.