Baskoniak Tenerifen irabazi du (78-82)
Azken laurdenean erdietsi dute gasteiztarrek garaipena, partida osoan markagailuan atzetik joan ostean. Heurtelen saskiratzeak erabakigarriak izan dira.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Iberostar Teneriferen kontra ‘play off’-ak jokatzeko.
Etxekoak aurretik joan dira markagailuan azken laurdenerarte. Azken unean iritsi da gasteiztarren erreakzio. Heurtelek lortutako 19 puntuak erabakigarriak izan dira.