Langile bat hil da Iraizotzen, traktorea iraulita
Langile bat hil da gaur arratsaldean Iraizotzen, gidatzen ari zen traktorea iraulita.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, langile bat hil da gaur arratsaldean Iraizotzen, gidatzen ari zen traktorea irauli ondoren.
Ezbeharra 16.00ak aldera gertatu da, etxalde batean. Suhiltzaileak joan dira hara, langilea harrapatuta geratu dela ohartarazi baitiete. Suhiltzaileek, ordea, ezin izan dute ezer egin, langilea berehala hil baita.