Suitzak luzapenean irabazi du Ecuadorren aurka (2-1)
Realeko jokalaria den Seferovic-ek egin du garaipenaren gola 93. minutuan. Porrot mingarria jaso du Ecuadorrek, partida orekatua egin baitute bi taldeek. [Munduko Kopakori buruzko blog berezia NAIZen]
NAIZ.INFO
Suitzak azken jokaldian irabazi du Ecuadorren kontrako partida. Realeko aurrelaria den Seferovicek egin du gola 93. minutuan eta berdinketa apurtu du.
Partida oso orekatua izan da. Hegoamerikarrak aurreratu dira lehen zatian R. Valenciak egindako gol bati esker, baina bigarren zatiaren hasieran Suitzak berdinketa lortu du Mehmediren bitartez.
Azken unean garaipena eman dio Seferovicek Realari.