Marcel Kittelek irabazi du Tourraren 3. etapa, esprintean
Marcel Kittel (Shimano) alemaniarra izan da azkarrena Londreseko helmugan, Peter Saganen aurretik. Vincenzo Nibalik jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan. [Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian]
NAIZ
LONDRES
Tourraren 3. etapa jokatu da gaur, Cambridge eta Londres artean. Esprintean erabaki da gaurko etapa eta Shimano taldeko Marcel Kittel izan da azkarrena. Irabazten duen bigarren etapa da gaurkoa.
Bigarren postuan Peter Sagan (Canondale) txekiarra sartu da, eta hirugarren Mark Renshaw.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Vincenzo Nibalik jarraitzen du lider.
Bihar Estatu frantsesera igaroko da Tourra. Le Touquet eta Lille arteko 163 kilometroko etapa izango dute aurrean txirrindulariek.