Familia bilbotar bateko bost lagun zauritu dira Laredoko etxebizitza batean izandako sutean
Bilboko familia bateko bost lagun zauritu dira gaur Laredoko etxebizitza batean izandako sutean. Gehienek erredurak dituzte eta batek orkatila hautsi du leihotik salto egin ostean. Hiru haur daude tartean.
naiz
laredo
Guztira sei lagun zauritu dira Laredoko etxebizitza batean izandako sutean, horietatik bost Bilboko familia bereko kideak. Guztiak erietxera eraman dituzte zauriak artatzera, gehienak erredurengatik. 13 urteko adin txikiko batek orkatila hautsi du leihotik salto egin ostean.
Zaurituen artean 75, 65 eta 58 urteko hiru pertsona eta beste hiru adin txikiko daude.