Zinemaldiko galetarako sarrerak, salgai gaurtik aurrera
Donostiako Zinemaldiko 62. edizioko galetarako sarrerak salgai daude gaurtik aurrera, Internet bidez.
NAIZ
DONOSTIA
Donostiako Zinemaldirako atzerako kontaketa hasi da. Gaurtik aurrera, eskuragarri daude Internet bidez inaugurazio galarako, Donostia sarietarako eta itxiera galetarako sarrerak, Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com) eta www.kutxabank.es webgunean.
Gainerako galetarako eta beste sail guztietarako sarrerak igande honetan jarriko dituzte salgai, 9.00etatik aurrera, Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairuan),baita Kursaal Elkarguneko leihatiletan ere.