Xalak Irujo gainditu du ezustean (14-22)
Lau eta erdiko final laurdenetako txapelketako lehen puntua eskuratu du Xalak Juan Martinez de Irujo Eibarreko Astelena pilotalekuan gainditu ostean.
NAIZ
Xalak ezustekoa eman du final laurdenetako ligaxkan Irujori irabazi ondoren (14-22). Ipar Euskal Herriko aurrelaria bikain hasi da eta partida hasieratik aurreratu da markagailuan.
Irujo 8 eta 10 hurbildu da, baina hortik aurrera Xala jaun eta jabe izan da (9-19). Azken tantuetan Xalak gainbat huts egin ditu, baina garaipena eskuratu du.