Athleticek Valentzia mendean hartu du (1-0)
Erikak egin du zuri-gorrien garaipenaren gola. Realak, berriz, berdinekta bat erdietsi du Santa Teresaren zelaian (3-3).
NAIZ
Athleticek Bartzelonarekin berdinduta jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Mailan. Zuri-gorriek Valentzia indartsua mendean hartu dute Lezaman Erikaren gol bati esker.
Txapelketa berean lehiatzen den Realak berriz, berdinketa bat erdietsi du 11. jardunaldian Santa Teresa taldearen zelaian (3-3).