Lau eta Erdiko Txapelketaren finala Bizkaia pilotalekuan jokatuko da hilaren 14an
Lau eta Erdiko Txapelketaren finala abenduaren 14an jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Sarrerak 40 eta 100 euro artean izango dira salgai.
EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligak jakinarazi duenez, Lau eta Erdiko Txapelketaren finala Bizkaia pilotalekuan jokatuko da hilaren 14an, 17.00etan hasiko den jaialdian. Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo izango dira aurrez aurre.
Sarreren prezioak 40 eta 100 euro artean eskuratu ahal izango dira, bihar goizeko 10.00etatik aurrera, internet bidez.
Ekaitz Saralegik uko egin dio hirugarren eta laugarren posturako partida jokatzeari, lesionatuta dagoelako, eta, horrenbestez, lehiaketako epaileak ebatzi du Oinatz Bengoetxea sailkatu dela 3. Lau eta Erdiko Txapelketan.