Athleticek jipoi gogorra jaso du Bartzelonaren zelaian
Zuri-gorriek 4 eta 0 galdu dute Emakumezkoen Lehen Mailako liderraren aurka.
NAIZ
Athleticeko emakumezkoen taldeak jipoi gogorra jaso du gaur goizean Bartzelonaren zelaian. Zuri-gorriak itxaropentsu ekin diote partidari, baina liderra erraz nagusitu da.
4 eta 0 bukatu da norgehiagoka eta sailkapen nagusian tartea irekitzea lortu dute kataluniarrek.