Jolasaren apologia Bertso Egunean
Kursaalgo areto nagusia lepo bete da gaur arratsaldean Bertso Eguneko saio nagusian. Hamabi bertsolari aritu dira taula gainean bi ordu eta erdiko saioan eta jolasa izan da protagonista nagusia.
Amagoia Mujika
Donostia
Bertsolariek, beren abildadearekin, maiz jolasa akrobazia ere bihurtu dute, bertsozaleek gozamenerako. Bi mila pertsona inguru batu dira eta ia denak atera dira irria aldean zutela, arratsaldea polito joan denaren seinale. Jaiak afariarekin segitu du, eta bertsorik ez da falta postrerako.