Alberto Gomez preso barakaldarra aske gelditu da
Alberto Gomez Barakaldoko presoa Darocako espetxetik atera da gaur goizean. Orotara zortzi urte inguru egin ditu preso. Azkenekoz 2013an atxilotu zuten, bi urte eta erdiko zigorra bete zezan.
NAIZ
BILBO
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Darocako espetxetik atera da Alberto Gomez preso barakaldarra.
2013ko otsailean atxilotu zuten, Auzitegi Gorenak ezarritako bi urte eta erdiko zigorra bete zezan.
Aurrez, 2007tik 2012ra egon zen espetxean.