INFO

Nahikari Gabilondo gailendu da Zestoako saioan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako faseko hirugarren saioa jokatu da Zestoan eta Nahikari Gabilondo atera da garaile eta, hortaz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako.

Nahikari Gabilondo, hunkituta. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Bertsozaleek lepo bete dute Zestoako pilotalekua, Nahikari Gabilondok irabazi duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdenerako.

Garaipen honekin, Gabilondo zuzenean sailkatu da abenduaren 6an Eibarren jokatuko den azken finalaurrekorako.

Gaurko saioan, Gabilondok 504 puntu bildu ditu; Alaia Martinek, 495; Jon Maia hirugarrena izan da (489,5); laugarren sailkatu da Jokin Uranga (475); haren atzetik, Manex Mujika (453,5 pt.) eta, azkenik, seigarren izan da Eneritz Artetxe (441,5).

Igande honetan jokatuko da, Ormaiztegin, txapelketako laugarren final laurdena (17.30) .Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.