Olaizola eta Urrutikoetxearentzat 22ra iritsi ez den binakako finala
11-10 arte esperotakoaren neurrian joan da finala, parekatua eta lehia bizikoa. Min hartu du Irujok, itzuli da baina gorriak ordurako nagusi ziren eta 16-10ekoan minez ezin jarraituta geratu da Iberokoa. 22ra iritsi ez den finala beraz, txapelketaren azken txanpan indartsuenak direla erakutsi duten Asegarceko pilotarientzat.
Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.
Berdinduta eta urdinek tarteka puntu pare bat goitik hasi da finala. 11-10ekoan hatzean min hartu eta finala eten du Irujok. Saiatu da jarraitzen, ezinean, ordea. Gorriak indartu dira eta 16-10 jarri dira markagailuan. Iberokoak ezin zuen, ordea, eta hortxe amaitu da finala, 22ra iritsi gabe.
Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxearentzat beraz, binakako txapela.
Hatz luzea hautsi du Juan Mtz Irujok, horregatik eten behar izan du finala. @ASPEpelota-k jakinarazi berri du pic.twitter.com/Y2XkURZ3we
— naiz: (@naiz_info) April 9, 2016