Xabier Amurizak bertsolaritza utziko duela iragarri du
75 urte bete dituen egunean, Xabier Amurizak bertsolaritza utziko duela iragarri du Euskadi Irratian.
NAIZ
DONOSTIA
Xabier Amurizak 75 bete ditu gaur eta data seinalatu hau baliatu nahi izan du bertsolaritza utziko duela iragartzeko. Euskadi Irratian esan du gaur goizean.
«Iragarri nahi dut gaur bertsolaritza uztera noala». Horrek zer esan nahi du? Plazako ibilera hori, presentzia publikoa, uztera noala», azaldu du.
Bertsolaritza utziko duen arren, lanean jarraituko du Amurizak, batez ere idazten.