Elezkanok haustura bat du txorkatilean eta Jakak ordezkatuko du Binakakoan
Danel Elezkano pilotariak haustura bat du txorkatileko lotailuetako batean eta bajan egonen da hiru edo lau astez. Denbora honetan Erik Jaka izanen da Jose Jabier Zabaletaren bikotea Binakako txapelketan.
NAIZ
Danel Elezkano zaratamarra bajan egonen da hurrengo hiru edo lau astetan. Aurreko igandean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan, min hartu zuen aurrelari bizkaitarrak eta Iruñean egin dizkioten proba batzuk eta gero, txorkatileko lotailu batzuk hautsiak dituela ikusi dute.
Bere ordez Erik Jaka lizartzarra arituko da Jose Jabier Zabaletarekin. Igande honetan Logroñon arituko dira Ezkurdia eta Merinoren aurka.